Mostrando entradas con la etiqueta Nahikari Arias. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Nahikari Arias. Mostrar todas las entradas

2007/03/19

Maitasuna


Maitasuna denok noizbait sentitu edo sentituko duguna da. Normalki sexu ezberdineko pertsonekin ematen da baina badaude homosexualitatearen kasuak.

Maitasunak gauza onak ditu: Norbait ikusten duzunean zerbait sentitzen duzu sabelean eta norbaitekin zaudenean ikusteko gogoa duzu beti. Badaude maitasunarekin erlazionatutako zenbait gauza: Adibidez ezkontza. Ezkontza bi maiteek paper batean baieztatzen dute maite direla. Epaitegietan edo elizan izan daiteke. Hori sinesdunak edo ez diren arabera. Horren ondoren festa handi bat egiten da ospatzeko. Nahiko ordu pasatzen dira ospatzen eta askorentzat beraien bizitzeko egunik hoberena da. Horren ostean bidai bat egiten da. Gero, familia bat osatzea edo ez erabakitzea dator.

Familia bat bi maiteen artean sortzen da. Gero semeak prozesu berdina jarraitzen dute eta abar.

Baina maitasunean ez da dena beti arrosa kolorekoa. Matasunean murgilduta dagoenak nahiko gaizki pasatzen du.

Lehenengoa kasu egitea da. Norbaitetaz maiteminduta bazaude eta hark kasu egiten ez badizu oso gaizki pasatuko duzu. Ikusten duzunean eta jakitean ezin zarela asko hurbildu oso gaizki pasatzen da. Gainera gero ikusi beharko duzu beste pertsona baten besoetan dagoela eta hori okerrago izaten da.

Bigarrena zure mutil edo neskalaguna fidela ez izatea da. Badago gaztelaniaz esaera bat "ojos que no ven corazón que no siente". Horrek esan nahi du jakiten ez duzun bitartean berdin jarraituko zarela. Zure bizitza pozgarria izaten jarraituko dela. Baina geroz eta beranduago jakitean geroz eta okerrago zentituko zara. Jende asko gero depresio batean sartzen da eta oso gaizki pasatzen du. Ondoren barkatu edo ez barkatu erabakitzea dator. Niri gertatuko balitz oso ondo dakit zer egingo nuke. Ez nuke barkatuko hori maite ez didan seinale izango baitzen.

Hirugarrena norbaitekin odo ondo zaudenean zu uztea izango litzateke. Lehen esan dudan bezala, hori sentitzean munduko emakumerik edo gizonik zoriontsuena sentitzen zara eta hau gertatzerakoan dena pikutara doa.

Horregatik esaten dut maitasunak min asko egiten duela, baina pena merezi du azkenean bukaera polit bat izateko, hau guztia noizbait pasatzea.

Orduan badakizue, MAITEMINDU ZAITEZTE ahal baduzue, gaur egun oso zaila baitago!! jaja.

2007/03/13

Tuna-Fish komandoa

Egilea: Nahikari Arias
Badira EKIko mutilak eta farmaziako neskak, ostegun gauetan ikusten direnak.
EKIko mutilak oso ospetsuak dira eta horregatik farmaziako neskak hauen atzetik dabiltzate beti tunoak iristen diren arte. EKIko mutilak pakean uzten dituzte eta tunoen atzetik hasten dira joaten. Arrakasta falta dutela konturatzen direnez, komando bat sortzea erabakitzen dute. Tuna-Fish komandoa da deitua. Tunako taldekoak akabatu nahi dituzte eta horrela sartzen da honen taldeko bat tunakoen taldean.
Horrela osteguneko erregeak izatera iristen dira berriro baina neskak egin dutenaz konturatzen dira eta ez da inoiz arremana lehen zegoen moduon jarraituko.

Lur azpian


Egilea: Nahikari Arias
Bazen gizon bat non egun guztietan ordu berean alxatzen zen. Gosaldu jantzi eta kalera joaten zen, betikoa egiten...lanera joaten zen, hala ere dirua behar zuelako. Beti bizilagun berdinarekin topatzen zen, txakurra joaten zitzaiola frutaren kamioia iristerakoan... dena berdin joan zen hurrengo eguna iritsi arte...dena aldatu zen.Iratzargailua lehenago jo zuen, lehenengo jantzi egin zen eta ez zuen gosaldu. Kalera atera eta ez zen bere bizilagunarekin topo egin. Bere bezeroak ez zuten berdina erosten eta eskale bat iritsi zen eta lau eurorekin National Geographic-a eskatu zuen azkenean. Orri batean ireki eta ateratzen zen "Gaurko zenbaki irabazlea: 30001" . DEndatik korrika atera zen dirua kobratzera gizona atzetik zuela. Baina konturatu egin zen diruak ez zuela bere bizitza aldatuko. Hala ere bizilagunak atea irekitzean beste opari bat eman zion eta hau gehiago gustatu zitzaion.

Homosexualitatea


Egilea: Nahikari Arias

Homosexualitatearen hitzaren definizioa wikipedian begiratuz gero, sexu bereko elkarrekintze erromantiko edo sexuala dela jartzen du. Baina gure hitzekin esanda, zer da homosexualitatea?

Jende askok pentsatzen du homosexuala izatea gaixotasuna izatea bezalakoa dela, hau da oraindik ez dute onartzen. Nire ustez, ez da gaixotasuna. Heterosexualak ditugun sentimendu berdinak dituzte baina bere sexuko pertsona bati dagokionez. Horregatik, nire ustez, ez zaie gizarte hontatik aldendu behar. Gainera, ez da gaixotasuna baina izando balitz, ez litzaieke hori egin behar.

Homosexualitatean bi talde daudela esan daiteke:
Gay-a izateak bi gizonen arteko maitasuna dakar. Homosexuales artean esan daiteke gehien ikusten dena dela gaur egun.

Lesbianak, beste alde batetik beste emakume batengan sentitzen dute maitasuna. Hauek gutxiago ikusten dira baina geroz eta kasu gehiago azaltzen dira ere.

Egun batean, internetetik nabigatzen homosexual batek pentsatzen zuena aurkitu nuen. Orri honetan homosexual batek esaten zuen ez zuela armairutik atera nahi beldurrarengatik eta hauek izan ziren mitul honi egin zitzaizkion erantzunak. Batek jarrera baikorra zuen baina besteak ez:

Baikorra: "ba atera hadi motel, hor barruan bakarrik geldituko haiz eta! ateratzen ez zaretenak zarete homosexualak ez errespetatzen lehenak! lesbiana naiz eta harro nago!"

Ezkorra: "Orain artean armariotik ateratzeak merezi zuela pentsatzen nuen baina orain zalantza asko ditut ikusita pentsatzen nuena baino zailago dagoela jendearen onarpena. Askok esaten dute onartzen dutela, ezagutzen dutela homosexualen bat baina.... atzean ezkutuko mamu asko dago. Anartzen da homosexualitatea ala tolerante jokatzen da? Gero eta ilunago ikusten dut zoritxarrez. Dena den oso gertuko jendeak onartzen du, nik uste ondo ezagutzen zaituenak, benetako laguna denak ulertuko duela eta horrelako jendea inguruan dagoen bitartean segi aurrera!!!"

Nire ustez biok dute arrazoia zerbaitetan batek esaten duelako ez duela izan behar lotsarik eta hori egia da. Baina besteak ere arrazoia du esaten duenean oraindik gizarteak ez duela guztiz onartu. Niretzat aurkitu nuen erantzun egokiena hau da:

"egia erran zaila da! Homosexualitateari buruz jendea geroz eta irekiagoa bada ere oraindik aurreiritzi asko daude eta jendeak onartzen lanak ditu! baina bestalde gordeta ibiltzea ere ez da ona! lagun onak badituzu ez dira aldatuko! Erakutsi nolako zaren eta besteak nolakoak diren jakingo duzu!!!"

Honek bi pentsakerak argi ikusten ditu baina lagunak dituzun bitartean ulertu beharko lukete, arrazoi oso du. Nire ustez, homosexual guztiak horrela pentsatuko balute, pixka bat gehiago onartuko zuen gizarteak.

Beste arazoa familia da. Beraiek normalean beldurra izaten dute ez dakitelako bere familiakoek onartuko duten ala ez bere semeak desberdin pentsatzea. Familia batzuk onartu egiten dute baina beste batzuk aserre bizian jartzen da. Niretzat ez da legala, batez ere bere semea, anaia, edo lehengusu berdina izaten jarraituko delako.

Honekin, eta bukatzeko, esango nuke jendeak gehiago onartu behar zuela homosexualitatearen kontu hau, ez daudelako gaixorik, eta, batez ere, PERTSONAK direlako.

3.mundua


Egilea: Nahikari Arias

3. mundua....lehen ez zen gaur egun erlazionatzen dugun horrekin erlazionatzen baina gaur egun denok badakigu 3. munduak zer esan nahi duen.
3. mundua non dagoen kokatzeko esan dezakegu munduko bola bat hartuz gero hegoaldean aurkituko dugula batez ere. Hau da, mundua bi zatitan banatuta dago. Iparra eta Hegoa. Iparraldean lehenengo mundua aurkituko dugu eta hegoaldean berriz, idazketa honen gaiarena, hirugarren mundua.Orain, nik, pixka bat zer den azalduko dut.
Lehenengo 1. eta 3. munduko ezberdintasunak aipatuko ditut. Guk nahi ditugun gauzak eta gehiago ditugu; Haiek ez dute ez jaterik ez jolastekorik ez ezer. Gaixotasun asko dituzte eta ez dute medikurik ez sendatuko dituztten pertsonik. Guk, baditugu. Gu ez gara konformatzen dugunarekin nahiz eta haiek askos gutxiago eduki. Haiek edozein gauzarekin pozez betetzen dira.
Haien egoera, bizilekuak adibidez, oso gaizki daude. Han ume asko edukitzen dituzte eta dituzten etxeak, badituzte, oso txikiak izaten dira denentzat. Gainera zulo asko edukitzen dituzte eta nahiko gaizki erikiak egoten dira. Dena egoera txarrean egoten da. Ume asko izaten dituzte batez ere han ezin dituztelako erabili metodo antikontzeptiboak eta horrela ume asko jaiotzen dira baina, hala ere, askok eta askok ez dute 10 urtetik pasa eta gero aurrera jarraitzen.
Asko hiltzen diren zergati bat osasun txarra da. Han, dauden egoeran, gaixotasun asko arrapatu ditzakete eta ez dago inor pertsona haiek senda ditzan. Baita ere, "metodo kontzeptiboak" ez dituztenez, "SIDA" izeneko, denek ezagutzen dugun gaixotasuna har dezakete. Eta askok eta askok baita ere hortaz hiltzen dira. Beraz gure medikuak asko aurreratzen diren bitartean han milaka eta milaka pertsona hiltzen dira.
Badira zenbait talde hara joaten eta laguntzen dituztenak. Medikamentuak eramaten dizkiete, edo bakarrik momentu hon bat pasatzera joaten dira haiekin, adibidez, "payasos sin fronteras"-ekoen lana. Baita hemen janari errekolektak egiten dira hara janaria bidaltzeko eta familia gutxi batzuk ondo jan dezakete. Badaude ere arropa edota dirua bidaltzen dutenak. Batzuetan, adibidez, ura ez duten lekuentzat potzo bat eraiki dezaten.
Nire iritziz ez da nahikoa. Gizarte hau egoera honetara ohituta dago eta orain hori guztia aldatzea oso zaila da. Saiatu behar da bai, baina familia batek janaria emateagatik ez dute 3. munduko familia guztiak jango. Horregatik esaten dut egoera hau oso aurreratuta dagoela eta nire ustez ez dago ezer asko egiterik. Saiatu beharko da hala ere.
Etorkizuna, pixka bat baikorra izaten, hobea ikusten dut, pertsona unkituago bat eta laguntza gehiago ematen dituena. Ezkorra izaten, berdin edo okerrago ikusten dut.
Bukaera emateko esango dut espero dudala idazketa hau irakurtzen duen jendea unkitzea eta laguntza ematea. Badakit, ni hasi beharko nintzateke eta agian egunen batean hara joaten naiz laguntzera ezta?

Genero biolentzia


Egilea: Nahikari Arias

Genero biolentzia gizonak emakuarengan duen diskriminazioari deitzen zaio, baina alderantziz ere izan daiteke eta geroz eta gehiago...baina kasua gehiago emakumeengan ematen da.
Batzuetan, gizonak emakumea jotzen dut ezergatik eta emakumea beldurtzen hasten da azkenean ezer esan gabe gelditzen.
Horren arrazoi bat da gizon batzuk pentsatzen dutelako emakumeak bakarrik etxean egoteko edo umeak zaintzeko daudela eta ez diete uzten beraien bizitza bizitzen. Hori urte batzuk atzera bagoaz, esan daiteke normala zela baina gizartea aldatu egin da eta uste dut hobera izan dela.
Biolentzia hau hainbat modutakoa izan daiteke: psikologikoki, fisikoki, sexualki edo ekonomikoki, normalean kasu guztiak agertzen direlarik. Egoera hau jasan behar dituzten pertsonak ondorio hauek izaten dituzte: nahasketa pertsonala, beldurra, autoestima eza, dependentzia, gaitasun kognitiboa eta emozioaren distortzioa.
Gero beste arrazoi oso garrantzitsu bat genero biolentzian gizonaren eta emakumearen boterearen arteko desberdintasuna da. Kulturan ekonomian eta politikan askoz garatuago dago gizona mundu honetan.
Batzuk esaten dute norbaitek arazoak baditu familian arazoa ere egongo dela eta hortik datorrela.Umilazioak, erailketak, gutxiespenak, inposaketak, irainak, bigarren mailako pertsonak, desberdintasunak, bortxaketak, kontrola...emakumeak ez daude eraso sexista gehiago onartzeko prest.Mundu osoan, hegoaldetik iparraldera, eta ekialdetik mendebaldera, milaka emakumek baita gizonek ere ezetz esaten diete eraso sexistei egun honetan. Baina horrekin ez da ezer egiten gero esana ez bada betetzen...normalki norbait beste pertsona bat jotzen duenean ez dio jende guztiari esango eta joa izan dena ezta ere beldurrez dagoelarik.
Honekin esan nahi dut norbaitek arazoak baditu azar denunziatzera joatea beldurrez agon arren gero haiek lagunduko dizutelako. Orduan, EZ GENERO BIOLENTZIARI!!