2007/03/13

3.mundua


Egilea: Nahikari Arias

3. mundua....lehen ez zen gaur egun erlazionatzen dugun horrekin erlazionatzen baina gaur egun denok badakigu 3. munduak zer esan nahi duen.
3. mundua non dagoen kokatzeko esan dezakegu munduko bola bat hartuz gero hegoaldean aurkituko dugula batez ere. Hau da, mundua bi zatitan banatuta dago. Iparra eta Hegoa. Iparraldean lehenengo mundua aurkituko dugu eta hegoaldean berriz, idazketa honen gaiarena, hirugarren mundua.Orain, nik, pixka bat zer den azalduko dut.
Lehenengo 1. eta 3. munduko ezberdintasunak aipatuko ditut. Guk nahi ditugun gauzak eta gehiago ditugu; Haiek ez dute ez jaterik ez jolastekorik ez ezer. Gaixotasun asko dituzte eta ez dute medikurik ez sendatuko dituztten pertsonik. Guk, baditugu. Gu ez gara konformatzen dugunarekin nahiz eta haiek askos gutxiago eduki. Haiek edozein gauzarekin pozez betetzen dira.
Haien egoera, bizilekuak adibidez, oso gaizki daude. Han ume asko edukitzen dituzte eta dituzten etxeak, badituzte, oso txikiak izaten dira denentzat. Gainera zulo asko edukitzen dituzte eta nahiko gaizki erikiak egoten dira. Dena egoera txarrean egoten da. Ume asko izaten dituzte batez ere han ezin dituztelako erabili metodo antikontzeptiboak eta horrela ume asko jaiotzen dira baina, hala ere, askok eta askok ez dute 10 urtetik pasa eta gero aurrera jarraitzen.
Asko hiltzen diren zergati bat osasun txarra da. Han, dauden egoeran, gaixotasun asko arrapatu ditzakete eta ez dago inor pertsona haiek senda ditzan. Baita ere, "metodo kontzeptiboak" ez dituztenez, "SIDA" izeneko, denek ezagutzen dugun gaixotasuna har dezakete. Eta askok eta askok baita ere hortaz hiltzen dira. Beraz gure medikuak asko aurreratzen diren bitartean han milaka eta milaka pertsona hiltzen dira.
Badira zenbait talde hara joaten eta laguntzen dituztenak. Medikamentuak eramaten dizkiete, edo bakarrik momentu hon bat pasatzera joaten dira haiekin, adibidez, "payasos sin fronteras"-ekoen lana. Baita hemen janari errekolektak egiten dira hara janaria bidaltzeko eta familia gutxi batzuk ondo jan dezakete. Badaude ere arropa edota dirua bidaltzen dutenak. Batzuetan, adibidez, ura ez duten lekuentzat potzo bat eraiki dezaten.
Nire iritziz ez da nahikoa. Gizarte hau egoera honetara ohituta dago eta orain hori guztia aldatzea oso zaila da. Saiatu behar da bai, baina familia batek janaria emateagatik ez dute 3. munduko familia guztiak jango. Horregatik esaten dut egoera hau oso aurreratuta dagoela eta nire ustez ez dago ezer asko egiterik. Saiatu beharko da hala ere.
Etorkizuna, pixka bat baikorra izaten, hobea ikusten dut, pertsona unkituago bat eta laguntza gehiago ematen dituena. Ezkorra izaten, berdin edo okerrago ikusten dut.
Bukaera emateko esango dut espero dudala idazketa hau irakurtzen duen jendea unkitzea eta laguntza ematea. Badakit, ni hasi beharko nintzateke eta agian egunen batean hara joaten naiz laguntzera ezta?

No hay comentarios: