2007/03/19

Maitasuna


Maitasuna denok noizbait sentitu edo sentituko duguna da. Normalki sexu ezberdineko pertsonekin ematen da baina badaude homosexualitatearen kasuak.

Maitasunak gauza onak ditu: Norbait ikusten duzunean zerbait sentitzen duzu sabelean eta norbaitekin zaudenean ikusteko gogoa duzu beti. Badaude maitasunarekin erlazionatutako zenbait gauza: Adibidez ezkontza. Ezkontza bi maiteek paper batean baieztatzen dute maite direla. Epaitegietan edo elizan izan daiteke. Hori sinesdunak edo ez diren arabera. Horren ondoren festa handi bat egiten da ospatzeko. Nahiko ordu pasatzen dira ospatzen eta askorentzat beraien bizitzeko egunik hoberena da. Horren ostean bidai bat egiten da. Gero, familia bat osatzea edo ez erabakitzea dator.

Familia bat bi maiteen artean sortzen da. Gero semeak prozesu berdina jarraitzen dute eta abar.

Baina maitasunean ez da dena beti arrosa kolorekoa. Matasunean murgilduta dagoenak nahiko gaizki pasatzen du.

Lehenengoa kasu egitea da. Norbaitetaz maiteminduta bazaude eta hark kasu egiten ez badizu oso gaizki pasatuko duzu. Ikusten duzunean eta jakitean ezin zarela asko hurbildu oso gaizki pasatzen da. Gainera gero ikusi beharko duzu beste pertsona baten besoetan dagoela eta hori okerrago izaten da.

Bigarrena zure mutil edo neskalaguna fidela ez izatea da. Badago gaztelaniaz esaera bat "ojos que no ven corazón que no siente". Horrek esan nahi du jakiten ez duzun bitartean berdin jarraituko zarela. Zure bizitza pozgarria izaten jarraituko dela. Baina geroz eta beranduago jakitean geroz eta okerrago zentituko zara. Jende asko gero depresio batean sartzen da eta oso gaizki pasatzen du. Ondoren barkatu edo ez barkatu erabakitzea dator. Niri gertatuko balitz oso ondo dakit zer egingo nuke. Ez nuke barkatuko hori maite ez didan seinale izango baitzen.

Hirugarrena norbaitekin odo ondo zaudenean zu uztea izango litzateke. Lehen esan dudan bezala, hori sentitzean munduko emakumerik edo gizonik zoriontsuena sentitzen zara eta hau gertatzerakoan dena pikutara doa.

Horregatik esaten dut maitasunak min asko egiten duela, baina pena merezi du azkenean bukaera polit bat izateko, hau guztia noizbait pasatzea.

Orduan badakizue, MAITEMINDU ZAITEZTE ahal baduzue, gaur egun oso zaila baitago!! jaja.

No hay comentarios: