2007/03/15

Urkamentua


Urkamentua, pertsona bat delitua egin duenean zigortzeko erabiltzen den metodo bat da.
Nazioarteko amnistiaren datuen arabera, 2003. urtean gutxienez 1146 pertsona urkaturik hil egin ziren 28 herrialde desberdinetan.
Hilketen %84a lau lurralde hauetan gertatu ziren: Txina (726 urkamentu), Iran (108), EEUU(65) eta Vietnam (64).
Orain dela gutxi, abenduaren 30ean Sadam Husein urkaturik hil egin zuten bere politikarengatik eta ekintza txarrengatik. Ez dakit oso ondo zer nolako gauzak egin zituen pertsona honek, baina pertsona bat urkamentura eramateko nahiko arrazoi izan behar da. Bere hilketan, pertsona batzuk mobilarekin urkamentua grabatu zutela entzun dut eta hori ez zait oso egokia iruditzen zeren eta pertsona baten sufrimendua grabatzea izango litzateke. Zihur, diru mordoa irabaziko zutela bideo hori telebistako kateei saltzeagatik.
Hala ere, eta pertsona hau urkatuta hil ondoren, ez nago oso ados urkamentuaren prozesua erabiltzearekin.
Urriaren 10ean, urtero, herrien sentsibilizazio eguna ospatu egiten da urkamentu eta hilketen kontra.
Nire ustez, egun hau ez da nahikoa jendea konturatzeko hau ez dela modua gauzak egin behar diren bezala egiteko.
Pertsona bat urkatzea bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzea dela iruditzen zait eta nahiz eta krimen eta delitu asko egin ez zait ondo iruditzen pertsona horri bizitza kentzea, egin dituen delituak ez dituelako aldatuko.
Baina, nahiz eta metodo hau, hala nola "basatia" iruditzen zaidan, pertsona batek delitu oso oso larri bat egin badu pertsona hori kartzelan bere bizitza guztia pasatzearekin bat egiten dut.
Justizia izan behar da erabakitzen duena.

No hay comentarios: