2007/03/15

Homosexualitatea


Gaur bertan egon naiz lagun batekin gai hontaz eztabaidatzen. zer gertatuko litzateke gure artean (etxean, gelako taldean, kuadrilan), homosexual bat egongo balitz?-eta nire erantzuna: ezer.
Bizi garen mundu honetan, oso modan dago. Iraultza. Horregatik uste dut, gure artean pertsona bat homosexuala izango balitz ez liokegu ez begirada txarrik, ez mespretzurik egin beharko. zer gertatzen da, agian, zure lagunmina homosexuala bada; ez duzu maitatuko? ez diozu berriz ere hitzik esango?
Nolakoak garen, jainkoarren!
Hala ere, iazko pentsamoldeak dituztenak badaude oraindik: homosexuala izatea bekatu bat da! arren; jaio denak jaio gara eta hil denak hilko gara, beraz zer pasatzen da? infernura joango zara beste guztiak bezalakoa ez izateagatik? auskalo zer gertatzen den gure barnearekin hil eta gero, baina bizi garen munduan, nik esango nuke bertan behera geratzen garela, ez zerura, ez infernura; hilik, hutsa.
Hala ere, eta nahi gabe erlijio kontuetan sartuta, nik nire bizitzan zehar eduki ditudan esperientzietaz baliatuz, zerbait dagoela, hor nonbait, esango nuke.
Baina beno, homosexualitateen kontura itzul gaitezen.
Orain dela urte batzuk, homosexualek ezin ziren beraien artean ezkondu, ez elizatik ezta udaletxetik ere. Apaizek homosexuala izataren kontra zeuden eta ez zuten onartzen gauza hauek gertatu zitezkeenik. Hala ere, gaur egun geroz eta jende gehiago homosexuala da eta ezkondu egin daitezke, nahiez eta elizari gustatu ez.
Gaur eduki dugun beste zalantza bat, lagunak eta biok: zure (lehengo adibidea jarraituz) lagunmina, zutaz maitemintzen bada?-Hor nik arazo bat ikusten dut. alde batetik, zure betiko laguna denez gero, gauzak diren bezala ulertu beharko lituzke eta beste batetik hari esaterakoan, sentitzen duzun lotsa.
Nire ustez desberdina izateak ez da sozialki irainik jasotzeko arrazoia eta oso ados nago homosexualek nolakoak diren onartzea bai, gay-ak eta bai lesbianak. Haiek ez dira zertan lotsatu beharrik, nahiz eta beti egongo den tontolapiko hutsa bat haien kontra dagoena; homosexualitatea onartzen ez duten pertsonek gauza hauei beldurra dietelako da.
Gauzak halakoak dira. Azken finean, guztiak desberdinak gara.
Errespetua izaten eta besteenganako sufrimendua desiatu gabe bizi gaitezen.

No hay comentarios: