2007/03/15

PoBrEzIa mUnDuAn

Munduko biztanleriaren %20a aberastasun gehienak dituzte eta munduko %80a %20ak nahi ez dituen edo menperatzen ez dituen gauzekin konformatu behar da.
Datu hauek harridura eragin beharko lukete gure artean, baina dirudienez, jendeari ez zaio batere axola. Jarrera honek demostratzen du gaur egungo biztanleria oso berekoia dela eta bere ongizatean besterik ez duela pentsatzen.
Hala ere, biztanlerian horrela pentsatzen ez duten pertsonak ere badaude. Hauek, besteen pobreziaz arduratzen dira eta ONG-ak osatzen dituzte.
ONG-ak hainbat motatakoak izan daitezke:
boluntarioak
dohaineko zerbitzuenak
amankomuneko elkarteak
garapen aldeko ONG-ak (ONGD)
ONG-ak XIX-mendetik egon ohi dira lanean. Zaharrena Gurutze gorria da eta erakunde honetan lan egiten duten boluntarioek besteenganako ekintza multzo handia egiten dituzte munduan. Asiako zenbait lurraldeetan Gurutze gorria Ilargi erdia deitzen da, lurralde hauetan jainkoarengan sinisten ez dutelako aldatu dute izena.
Honek erakusten digu, erlijio desberdinetakoa izatea ez dela arrazoia gure artean elkarri ez laguntzeko.
Urtero, eskolek eta elizek, hainbat kanpaina egiten dituzte dirua edo janaria biltzeko Afrika edo Asiako herrialde txiroetara bidaltzeko. La Sallen adibidez, gabonen postalen bidez dirua bildu egiten da lurralde txiro batera bidaltzeko. Kiloaren kanpainak ere janari bilketa egiten du Afrikako herrialdeetara bidaltzeko, han, jende asko gosez hiltzen delako. Beste batzuetan ordea, ura ateratzeko putzuak eraikitzeko diru bilketa egiten da.
Nahiz eta arazo hauek gure artean ez eman, une txiki bat gelditu beharko ginateke zer egiten dugun guk besteengan pentsatzen.

No hay comentarios: