2007/03/15

Defuntu bat betikoz da

iruzkina:
Mollyren senarra hil egin da. Testuaren arabera, Mollyk hil du senarra. Egun batzuk pasa eta gero, bere senarraren gurasoak etortzen dira eta diamante bat duen eraztun bat oparitzen diote, esanez, bere senarraren oroipean dela. Orduan, Molly zeharo nahastuta, pentsatzen geratu da eta eraztuna kentzen asko sahiatu ondoren amore eman du; ezin du kendu. Stephenekin afaltzera joan eta (Stephen bere maitalea da eta bere senarrari berarekin engainatzen zion) bat-batean, konortea galdu eta ohean agertzen da etzanda, eraztuna barik. Gelako ordenagailura joaten da, non, bere senarrak, egunak joku batean murgildurik pasatzen zituen, eta ikusten du, joko hartan bere etxea bezalako etxe bat agertzen dela eta senarraren gorpua piszinan; hark utzi bezala. Molly beldurtu egiten da eta ordenagailua lurrera botatzen du. Halako batean, telefonoaren doinua entzuten du. Bere senarra da (suposatzen da hilda dagoela), eta esaten dio defuntu bat, diamantea bezala, betirako dela.
iritzia:
nahiko gustatu zait. suposa daiteke emaztea zeharo kokoteraino dagoela eta momentu batean senarra hiltzen duela. gainera, beste gizon batekin adarrak jotzen zizkion. Nire ustez, ordenagailuko joko hori "SIMS" antzekoa da eta erraz handiz irudikatu dut nire barnean. Gero, amets bat izango balitz bezela, joko horretan sartu eta senarraren deia entzuten du, hemen kontura gaitezke beldurrezko edo eta misteriozko historia bat dela.
Testuaren hiztegia oso landua da eta adjetibo mordo bat erabiltzen ditu, nire ustez pertsona batzuk ez lukete jakingo zer den defuntua (nik ez nekien) eta, defuntuaren sinonimo bat erabili beharko luke hobeto ulertzeko.

No hay comentarios: