2007/03/20

POBREZIA ETA INMIGRAZIOA

Pobrezia behar basikoak betetzeko baliabideen falta da. Pobrezia hitza sozietate zati bat aurkitzen den maila deskribatzeko erabiltzen da. Pobreak janaria, etxebizitza, heziketa edo asistentzia sanitarioa eta ura falta izaten dute, edo hauek lortzeko baliabide falta (langabezia, diru gutxi irabaztea...). Bi pobrezia mota bereizten dira:

q Pobrezia absolutua:
Nutriziorik, osasunik eta etxebizitzarik ez dutenean.

q Pobrezia erlatiboa:
Behar basikoak betetzeko nahiko irabazten ez denean.


Pobrezia absolutua oso dramatikoa da. Jende asko gosez hiltzen da, horien artean umeak. Horregatik, askok beraien herritik alde egin behar dute lana aurkitu eta dirua irabazi ahal izateko. Horren adibide argi bat, Kanaria uharteetara irizten diren paterak dira.

Patera hauek, geroz eta sarriagoak dira, eta patera bakoitzean ehun inmigrante etortzen dira batzuetan. Hauen bidaiak oso luzeak eta zailak dira. Aste bat egoten dira itsasoan, urik eta janaririk gabe. Askotan, batzuk bertan hiltzen dira gosez, deshidratazioz .... .
Kostaldera hurbiltzen hasten direnean, arrantza edo merkataritza itsasontziak laguntzen dituzte edo polizia deitzen dute. Baina beste batzuetan, hondartzaraino heltzen dira jendea eguzkia hartzen ari den bitartean. Eta bertan dagoen jendea, inmigranteak laguntzen dituzte janaria, arropak eta laguntasuna emanez. Batzuk esperientzia hori bizi ondoren, bere lana utzi eta O.N.G.-etan lan egitera joan ziren.
Behin inmigranteak ondo dauden, batzuk (oso gutxik) hemen gelditzen dira eta besteak (ia guztiak) beraien herrietara bidaltzen dituzte berriro. Beraien bizitza arriskuan jartzen dute, Europara heltzea lortzen dute eta gero, beraien herrietara bidaltzen dituzte.
Beraiek nahi duten gauza bakarra dirua irabaztea da, bere herriko familiari lagundu ahal izateko.
Beraz, inmigrante batek bere familia lagundu ahal izateko, oso pausu zailak egin behar dituzte:
Lehenengo, bidai arriskutsu hori egin behar dute. Gero, bere herrira berriro ez bidaltzea lortu behar dute. Ondoren, etxebizitza bat eta lan egin ahal izateko, paperak lortu behar dituzte. Eta azkenik, norbaitek lana ematea. Eta orduan bidali ahal izango dute dirua beraien familiari.
Ez da batere erraza inmigrante baten bizitza gaur egungo munduan.

No hay comentarios: