2007/03/20

Emakumeenganako tratu txarrak

Genero biolentzia zoritxarrez azken urteotan eguneroko arazo oso larri bat da eta leku askotan hitz egin eta idazten da hori buruz. Bai egunkarietan, bai telebistan, bai irratian... edonon! Baina guk zerbait egiten al dugu? Nire ustez behintzat ez.
Inori ez zaigu arraro iruditzen gure sofan gaudenean gizon batek bere emazte edo bere neskalaguna hil duela edo jipoitu duela entzutea. Gizonak bere burua indartsu eta boteretsu sentitzeko, emakumeak jipoitzen dituzte beraiek ahulagoak direlako. Nola egin daiteke horrelako gauzarik “maite” duzun emakumeari? Baino nire ustez bere emakumeak jipoitzen dituzten pertsonak kakati batzuk dira. Ezin dute bere arazoei aurre egin eta bere emazteak astintzen dituzte lasaitasunaren bila edo arro sentitzeko norbait irabazten dutelakoan jakinik.
Errua gizonena da gehienbat baina jipoiak jasaten dituzten emakumeak zergatik ez dute ezer egiten? Ertzaintzari edo 112-ra deitu adibidez. Gainera batzuk ez dute ezta bere senarra salatzen. Salatu ordez berarekin bizitzen dira ezer ez gertatu balitz bazala eta berriro jotzen dituztenean berdin jarraitzen dute... hiltzen dituztenera arte.
Beste arazo larri bat dira emakume semeak dituzten emakume jipoituak. Normalean beraien semeak babesten dituzte eta horregatik emakumeak jasotzen dituzte kolpeak. Bere seme-alabak tratu txarrak ikusterakoan, helduak izaten direnean beraiek ere bere seme-alabei edo beraien emazteei tratu txarrak ematea izaten da normalena (semeak eta ez alabak izaten dira gehienbat). Horregatik ezin dugu onartu emakumeak tratu txarrak pairatzea zeren eta haiek heldu egiten direnean zekulako traumak eduki ahal izango ditzazkete edo haiek ere bere emazte edo neskalagunari jo diezaioke.
Gezurra dirudi gaur egungo gizartea (XXI. mendekoa) XVI edo XVII. mendeko bezala izatea. Nire ustez gobernuak ez du laguntza gehiegi ematen genero biolentzia jasaten duten emakumeei. Laguntza gehiago eman beharko litzaieke adibidez, emakume bat behin bere senarra salatu duenean jotzen diolako, bakarrik urruntze agindua jarri ordez, bizkartzain bat jarri ondo dagoela zihurtatzeko.
Emakumeak jotzen dituzten pertsonak gartzelan egon beharko lirateke ....... BETIKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios: