2007/03/20

GENERO BIOLENTZIA:

Genero biolentzia, gaur egun asko entzuten den gauza da zoritxarrez. Ia egunero azaltzen dira albisteetan genero biolentziaren kasu berri gehiago. Normalean, jeloskor egoteagatik edo haserre egoteagatik gertatzen dira eraso hauek.
Batzuetan matxismoarekin erlazionatzen da, baina arrazoi ekonomikoak, sozialak edo beste motakoak izan daitezke.
Biolentzia mota desberdinak daude:
· Biolentzia fisikoa: kolpeak, bortxatu eta batzuetan hil egiten dituzte.
· Biolentzia mentala edo emozionala: biktima mehatxatzea, iraintzea... Batzuetan semeak jotzearekin mehatxatzera iristen dira.

Emakumeek, biolentzia jasaten dutenean, ez dute salatzen beldurra dutelako edo ez dakitelako nora jo laguntza bila. Horregatik, emakumeak laguntzeko kanpainak egiten dira, hauek beraien senarrak edo mutil-lagunak salatzeko beldurra ez izateko.
1991-tik emakume asoziazioa sexu biolentziaren kontrako legea eskatu du. Eta 2004-ko abenduaren 22-an, genero biolentziaren kontrako babes integralen neurrien legea egin zuten. Bertan, asistentzia eta prebentzio neurriak agertzen dira, bai eta gizona eta emakumearen arteko berdintasunaren heziketa. Legeak jurisdikzio berezia ezarri zuen genero biolentziarentzako eta prozesu tartean sartutako agente guztien (poliziak, epaileak, auzitegikoak, psikologoak....) koordinazio estua lortu nahi du. Hauek formazio espezifikoa jaso beharko dute, biktimak edozein momentuan materiako adituez zainduak izateko.

1999 eta 2003 urteen artean, 246 emakume hil ziren beraien senarren esku. Sastatuak, kotxearekin harrapatuak, bizirik erreta, laurdenduak, leku altu batetik behera botata .... hil ziren. Eta kasu askotan tratu txarren urte asko ondoren.
Hau konpontzeko, Ministro kontseilua 450 polizia jarri zituen biktimak laguntzeko.
Ondorioz, 2004-ko urtean, 21865 salaketa egon ziren tratu txarren eta lesioengatik. 2003-an berriz, 8605 egon ziren. Eta atxiloketak, 2731-tik 11411-ra igo ziren.
Tratu txar gehienak emakumeengan izan arren, umeak eta agureak, bere ahultasunagatik, tratu txarrak jasotzen dituzte ere. Gizonenganako biolentzia, oso kopuru txikia da, %5 bakarrik jasotzen dute bere bikotearen erasoak.

Nire ustez, genero biolentziaren arazoa zerbait konpontzea lortu dute, kanpaina hauekin. Baina ez da guztiz desagertu, zeren eta urte honetan 17 emakume hilda doaz. Oraindik gauzak asko hobetu behar dira, emakumearen eta gizonaren arteko berdintasuna eta genero biolentzia desagertzea lortzeko.

No hay comentarios: