2007/03/15

Tuna-fish komandoa

Laburketa:

Hezkuntza fisikoko ikasketak egiten ziren lekuan, bi ikasketa bakarrik egiten ziren: hezkuntza fisikokoa eta farmaziako ikastaroak. H.F.-koak, oso mutil gihartsuak eta lerdenak ziren, eta farmaziakoak berriz, oso neska txukunak ziren, ondo apainduta etab., eta elkar erakartzen zuten. Beraien topa-gune nagusiak, liburutegia, taberna eta ostegun gauak ziren. H.F.-ko mutilak ostegun gaueko "erregeak" ziren, neskak beti beraien atzean zeudelako.
Egun batean tuno batzuk etorri ziren, beraien kanta eta instrumentuekin eta azken hauek protagonismo osoa kendu zieten mutil gihartsuei. EKI-ko mutilek (hezkuntza fisikoa ikasten zituztenek) ez zuten hau jasaten eta tunoko kideak jo zituzten, baina neskek tunoak defendatu zituzten, mutilen kontra jarriz. Hau ikusita, beste plan bat egitea erabaki zuten. Tuna-fish komandoa sortzea. Komando honen planen ondorioz, tunako hiru kide hil egin ziren, Tuna-fish komandoko infiltratu bati esker.
Tunako geratzen ziren kideek alde egin zuten beldurrez jota, eta hezkuntza fisikoko mutilek berriz ere boterea eskuratu zuten. Baina zenbait gauza aldatu ziren, EKI-ko ikasketak jasotzeko, ez zen nahikoa fisiko ona edukitzea, selektibitateko nota ere kontuan hartzen zen, eta handik aurrera ikasketa hau ikasten zutenak, ez zuten hain fisiko hona, eta ez ziren hain erakargarriak ezta hain harrigarriak ere.

Iritsi pertsonala:

v Nire ustez, istorio aspergarria izan da.
v Oso irakurterraza izan da, baita ulerterraza ere.
v Ez zait testu originala iruditu, nahiko errepikakorra izan delako.
v Ez nator batere bat pertsonaien jarrerarekin.
v Testua ondo garatuta dago: istorioan ondo kokatzen zaitu eta ondo azalduta daude ekintzak

No hay comentarios: