2007/03/15

Defuntu bat betikoz da


Laburpena

Molly-ren senarra, Leopold, hil egin zen, baina Mollyk ez zuen penarik zentitzen; ez bere senarraren arropak ikusten zituenean, eta ezta bere ordenagailua ikusten zuenean, non bere senarrak orduak igarotzen zituen joku birtual batera jolasten.
Egun batean Leopold-en gurasoak Molly bisitatzera joan ziren, eta urre txuriz egindako eraztun bat eman zioten, diamante urdin erraldoi batekin, erztunean, senarraren inizialak zeuden. Mollyk eraztuna behatzean sartu zuen, baina Bloom jaun-anderea joan zirenean, eraztuna kentzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu. Minutu batzuk geroago Stephenek deitu zuen telefonoz, Mollyren mutil-laguna eta senarra hiltzeko plana egiten lagundu zuena. Afaltzera joan ziren Molly eta Stephen, eta Mollyk guztia kontatu zion.
Eraztuna erakutsi zionean, diamantea gorri bihurtu zen, Leopold-en odola bezala, eta Mollyk konortea galdu zuen. Bere senera itzuli zenean, bere ohean zegoen. Senarraren ordenagailura joan zen, eta joku birtuala irekita zegoen, eta bertan beraien etxe antzeko bat zegoen. Bertan Mollyk egin zuen hilketaren irudia agertzen zen, bere senarra igerilekuan botata kuxin bat erabilita hil ondoren. Telefonoak jo zuen, eta ahots bitxi bat entzuten zuen. Bere senarra zen, eta Molly-ri esan zion hilketa ez zela nahikoa berataz libratzeko, eta esan zuen defuntu bat betikoz zela.

Iritsi pertsonala:
Nire gustukoa izan da irakurketa misterio pixka bat duelako.
Irakurterraza izan da, baita ulerterraza ere.
Irakurgai originala da.
Ez nator batere bat pertsonaien jarrerarekin, ez zaidalako inoiz horrelakorik gertatu.
Ondo garatuta dago irakurgaia: pertsonaien aurkezpena, gaia landu eta bukaera bitxia suspentsea emateko.

No hay comentarios: