2007/04/16

Guk bizi garen munduan.

Guk bizi garen munduan, ekonomikoki, 3 zatitan dago banatua: 1.mundua, 2.mundua eta 3.mundua
1.Mundua:
Mundu honetan "aberatsak" bizi dira ( aberatsak esaterakoan gaizki bizi ez direnak dira) eta gehienbat iparraldekoak dira. Ez pentsa "aberats" hauek ospetsuak direnik, guk ere aberatsak gara ez garelako gaizki bizi.

2.Mundua:
Mundu hau desberdina da, bertan, 3. eta 1. mundua nahasten da. 1.munduan bizi dira baino 3.mundukoak dira. Hau da, guk ikusten ditugun eskaleak.

3.Mundua:
Mundu honetan pobreak bizi dira gehienbat hegoaldekoak. Hauen egoera oso gogorra da ez dute ez jatekorik ez edatekorik. Telebistan agertzen direnean esaten dugu" a ze pena" baino ez dugu ezer egiten laguntzako, ez gu ez aberatsak oso jende gutxi laguntzen du.

Esandako gauza hauek ikusteko Amerikako mapan ikus daiteke erraz. Mexikotik gora 1. mundua da eta 3. mundua Mexikotik behera.

3.Munduan dauden jendea laguntzako erakunde batzuk daude, adibide, "intermon oxfam", "manos unidas", gurutze gorria etab. hauek dirua edo janaria bidaltzen diote. Beste era bat izan daiteke umeak babestu euro batengatik hilabetean. Era asko daude laguntzeko. Baino oso jende gutxik laguntzen du.
Munduko leku batzuetan boluntarioak daude pertsona pobreei laguntzeko. Batzuetan misiolariak dira eta beste batzuetan pertsona normalak edo medikuak dira.
Munduan denetik dago; janaria, dirua… baino gaizki banatua dago munduan zehar. Adibidez: Afrikan oso pobre dira eta ez dute gauza handirik eta Afrikako puntutik gora kilometro batzuetara Espainia dago eta bertan dirua, janaria etab dago. Normal da?
Nire iritziz oso gaizki banatua dago mundua eta ez ginateke kexatu behar suertedunak garelako ez garelako gaizki bizi, beste leku batzuetan gaizkiago bizi dira gure herrian baino.
Kontinente dirudunak: Europa , Ipar-Amerika eta Asiako estatu batzuk.
Kontinente pobreak: Asiako eskualde gehienak, Hego-Amerika eta Ozeania
Ozeania aberatsa ere dela esan genezake baino gehienbat pobrea da.
Hau konpontzeko guk zeozer egin dezakegu? Lehenago esandakoak aukera batzuk dira baino gauza horiekin ezin dugu asko konpondu. Nire ustez gobernuek gehiago lagundu dezakete guk baino.

No hay comentarios: