2007/03/15

Tuna-Fish Komandoa

Laburpena
EKIko mutilak eta Farmaziako neskak elkarrekin igarotzen dituzten ostegun gauei buruzko irakurgaia da hau. Ostegun gauetan EKIko mutilak dira ospe gehien dutenak eta farmaziako neskak beraien atzetik doazte tuno batzuk iristen diren arte. Hemendik aurrera, neskak tuna osatzen duten mutilei begira emango dituzte orduak, mutil gihartsuek garrantzia galtzen duten bitartean. Hauek arrakasta galtzen ari direla ikusita, 'tuna-fish'deituriko komandoa sortzen dute. Komando honen helburua tuna nola edo hala desagertaraztea da eta bertako pertsona bat beste taldean sartzen da pixkanaka taldekoak akabatzeko. Horrela, berriz ere ostegun gaueko erregeak dira, baina neskak ordurako gertatutakoa jakin eta gero ez dute harreman bera.

Iritzi pertsonala
Irakurgaia gustokoa gertatu zait; irakurterraza eta ulerterraza izan zait.
Irakurgaia originala irudi zait oso, batez ere tuna agertzeagatik. Pertsonaien jarrerarekin, aldiz, ez nator bat; uste dudalako arazoei (daudenean) aurre egiteko beste modu batzuk daudela. Eta egitura kontuan hartuta, primeran garatuta dagoela iruditzen zait.

No hay comentarios: