2007/03/15

SARE

laburpena:
Mutil bat (uste dut mutila dela), gau batean ikusi duen erreportaiaz hitz egiten du.
Erreportaia, elgoibarren zegoen egoeraz mintzatzen zuen. bertan, 14-17 urteetako neska-mutilak agertzen ziren mozkortuta, drogekin jolasten eta abar. Gero, testu horrekiko esalditxo batzuk agertzen dira gai horretaz pentsatzen dutena esanez.
Eta ni ere niri iruditzen zaidana esango dut.
Nik ustez edatea, erretzea eta drogen munduan sartuta egotea ez da "guay-a" egiteko gauza. Jende askok horrela egiten dute eta gainera esaten digute "pringau" batzuk garela hori ez egiteagatik. Jendea helduarena egiten du edan eta erretzeagatik. Eta nik pentsatzen dut eta askotan esan dut: heldua izango bazina ez zenuke hori egingo edukiko zenukeelako buru dexente jakiteko hori ez dela bidea "guay" izateko.
Eta nire ustez, nik edango dut nahi dudanean, ez dut erreko ez zaidalako osasungarria iruditzen eta inolaere ez dut drogarik hartuko. Ez dut egingo helduarena edateagatik edo modan egoteagatik. Edaten badut nik nahi dudalako da eta ez inork behartzen nauelako.
Penagarria iruditzen zait egiten dutena. Hori da guztia.
iruzkina:
nahiko ulerterraza iruditu zait, hala ere pertsona batzuk ez dute oso argi hitz egiten.
gaia gustatu zait, bakoitzak pentsatzen duena esaten duelako.

No hay comentarios: