2007/03/15

Lur azpian

Laburpena
Iratzargailuak goizero bezala jotzen zuen, sukaldera joaten zen gosaltzeko gogo handiarekin, gortinak ireki eta betiko paisaia eta egoera ikusten zuen, bizilagunaren txakurra etxetik ihes egiten zuen beti bezala, igogailuan fruta kamioiaren atzetik ihes egiten zuen txakurraren jabearekin topo egiten zuen...Metroa hartu, liburudendara iritsi, buruan kolpe nazkagarria jaso,bezero berdinei harrera egin...Bazkaltzera joan...Berriz ere liburudendan, loteria zenbaki berdina erosi, bezero gehiago...Eta etxera bueltatu behar!Baina hurrengo egunetik aurrera dena aldatuko zen. Iratzargailuak lehenago jo zuen, ez zuen egunerotasuna jarraitu, eta bere 'harridurarako', loteria tokatu zitzaion!Saria kobratzera joan zen eta bizilagunari opari bat eman zion:Txakur hobeago bat!

Iritzi pertsonala
Irakurgaia gustokoa gertatu zait; irakurterraza eta ulerterraza izan zait, baina datu zehatz ugari daude; originaltasun puntua badu.
Pertsonaiarekin bat nator, eguneroko ohituretan(..rutina...) oinarritzen baita. Eta egituraren aldetik ongi garatuta dago, garapen kronologikoa bereizten da eta.

No hay comentarios: