2007/03/21

Genero biolentzia

Genero biolentziaz, azken aldi honetan asko entzuten dugu telebistan, irratian… Ia beti emakumeak dira kaltetuak baina badaude kasuak gizonezkoak eta umeak kaltetuak izan direnak. Irakurri dudan kasu honetan, harrigarria iruditzen zait norbait hiltzen saiatzea eta bakarrik bost urte gartzelan egon eta 30.000 euro ordaintzea zigor bezala. Nire ustez pertsona baten bizitza ezin da diruarekin ordaindu ezta kartzelan 5 urte egonda ere. Hori egiten dutenek zigor handiagoa merezi dute. Gainera, koldarkeria bat iruditzen zait emakume bati atzetik laban batekin hiltzea eta ondoren alde egin memelo izutu bat bezala. Hilketa hauek egiten saiatzen direnek, bere bizitza osoa kartzelan sarturik egon beharko lukete.
Genero biolentzia emakumezkoetan da nagusi, ohikoena gizonak bere emaztea hiltzen duena da beti errepikatzen da telebistan. Gero, beste batzuk daude emakumeak bere haurrak hiltzen dituztenak. Horrelako emakumeak ez daude burutik sano, eduki berri duzun haurra edo zenbait urteetan maitatu,lagundu... egin duzun umea hiltzen duzu! Hori oso gaizki dago eta egiten duten emakumeek ere kartzelan bizitza osoan geratu behar lirateke ea zergatikan hil duten haurra pentsatzen. Eta gero beste kasu batzuk daude emakumeak senarra hiltzen dutena, horiek gutxien entzuten direnak dira baina gertatzen dira eta emakume horiek beste kasuetan bezala kartzelan egon beharko lukete hil arte.
Urte hauetan asko igo da biolentzia eta hori gelditu beharra dago, ezin dugu egunero telebista piztu eta entzun norbait hil dutela, emakume bat bortxatu dutela eta semea hil dutela.Nire ustez maltratatuak izaten ari diren emakumeak, gizonak, haurrak… berehala poliziari deitu beharko lukete lehen bailen ezer txarrik ez gertatzeko eta poliziak seriotasun gehiago hartu beharko luke kasu hauekin egunero norbait hiltzen da eta. Gobernuak zerbait egin beharko luke gai hauetan sakonduz. Ezin da burutik sano ez dagoen pertsona bati ezer egin gabe zuzendu horretarako maltratuak pairatzen direnean, poliziak azkar hartu eta eraman beharko luke. Nire ustez hori da egin daitekeen gauz bakarra hiketak desagertzeko metodoa zuhurra izan arren.

No hay comentarios: