Egilea:Koldo Arakama
Genero biolentzia, egunero telebistan, egunkarian eta beste komunikazio bideetan entzuten dugun gai bat da zoritxarrez. Kasu gehienetan gizonak emakumea jo edo hil duela entzuten da, baina azken aldian alderantzizko kasuak ere entzuten ari dira. Hau dena, bikote kideetako bat bestearen gainetik jarri nahi delako edo adar kontuengatik izaten da.
Juan Carlos Camacho-ren berria irakurri dut eta nire iritziz berari emandako zigorra oso txikia da. Bost urte espetxean egotea ez da konponbide egokiena, eta dirua ordainduz ez da ezer lortzen. Gainera, naiz eta hasieran bost urte oso beteko dituela esan arren, denboraren arabera epe hori txikiagotu egiten da. Nire iritziz Camacho espetxetik irteten denean mendekua artuko du eta bere lehengo bikotearengana joateko arrisku handia egongo da. Eta emakume hori "bost urte" horietan zehar beldurrak jota egongo da bere bikote ohia espetxetik ateratzeko eguna iritsi ez dadin desiatzen. Bost urteko urruntze agindua ez dago gaizki, baina askotan entzun da horrelako kasuetan agindu hori ez dela betetzen eta horrela hil dira hainbat emakume.
Nire iritziz bikotikedia jotzen edo hiltzen duten pertsona horiek ez daude burutik guztiz ondo; eta uste dut tratamendu sikologiko bat eman beharko litzaietekeela kartzela barruan edo bertatik kanpo arazoa konpontzeko. Pertsonak horiek txikitako trauma edo zerbait izan behar dute buruan. Zeren eta, adar kontuak izaten badira agresioaren zergatiak, horrela ez du ezer lortuko. Bere bikotekidea utzi beharko luke eta gauzak hitz eginez konpondu beharko lirateke bizi garen gizarte honetan.
Genero biolentzia ez da biolentzia sortzen den era bakarra. Kaleetan "banden" artean ere biolentzia egoten da eta hori ere ez da egokia gizartearentzat. Guztion artean erakutsi beharko genuke biolentziarekin ez dela ezer lortzen, eta ez zarela besteak baino gehiago izango kaletik jendea jotzen joateagatik. Horrela gauza bakarra lortuko duzu, besteek zuregan beldurra izatea eta lagunik ez izatea. Ala ere batzuek jotzen errespetua lortzen dutela pentsatzen dute, eta ez da horrela, lehen esan dudan bezala lortzen dutena besteek beraiengan beldurra izatea izaten da.
Konklusio batera iristen nahiz, biolentziarekin ez da ezer lortzen eta EZ BIOLENTZIARI!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario