2007/03/13

URKAMENDUA


Egilea:Koldo Arakama

Denok dakigu zer gertatu zen Saddam Husseinekin, berrietan behin eta berriz bota zutelako orain dela hilabete bat gutxi-gora behera. Urkamenduak, edo pertsona bat hiltzea delitu bat egin duelako, horrelako gauzak hirugarren munduan edo herri "pobreetan" bakarrik egiten dira, baina emen ere horrela funtzionatu beharko luke justiziak?
Nire iritziz, ez luke horrela izan behar munduko edozein lekutan, pertsona bat hiltzearekin ezer gutxi lortuko dugulako. Lortuko dugun bakarra, pertsona hori berriz ez ikustea baina, nire iritziz, egokiagoa izango litzateke pertsona hori bizitza osoan kartzelan egotea. Kartzelan egonda, erreflexionatzeko denbora edukikodu, eta egin duenaren arabera denbora bat egon beharko du. Adibidez, nire iritziz, Saddam-ek bizitza osoa emango beharko luke kartzelan. Bertan egonda pentsatzeko denbora edukiko du eta konturatuko da egin duena ez dagoela ondo.
Gaiarekin jarraituz, zergatik funtzionatzen du era ezberdinetara justiziak hirugarren munduan eta mundu "aberatsean" ? Nire irirtziz justiziak leku guztietan era berera jokatu beharko luke, ez dut arrazoirik ikusten era ezberdinean funtzionatzeko. Leku batzuetako eta besteetako delituak berdintsuak edo oso antzekoak izaten dira, horren ondorioz, bertako zigorrak ere berdinak izan beharko lirateke. Hemengo zigorra gehienetan kartzela izaten a, baina niri gaizki iruditzen zaidana da, pertsona bat enbora kopuru bat egon behar izatea kartzelan, eta denbora pasa ahala urteak eo hilabete batzuk lehenago irtetzen uztea, hori ez a egokia.
Horrez gain, urkamenduak ez dira pertsonak hiltzeko era bakarra. Beste herri batzuetan emakuemak izara batzuez inguratu eta gizonek harriak botatzen dizkiete hil arte. Gainera emakumeak ez mugitzeko eta ihes egin ez dezan aldakaraino luperatzen dituzte. Harriak botatzen dituzten gizonak ondo pasatzen dutela ematen dute eta golpe gehienak emakumearen buruan ematen saiatzen dira.
Beno gaitik joan naiz, eta bukatzeko, nire iritziz pertsona guztiek eskubide berdinak izan beharko genituzke justiziaren aurrean, eta lehen esan duan bezala hiltzea ez da biderik egokiena. Badakit zure getuko norbati zerbait egiten badiote, momentu horretan bera hiltzeko gogoa etorriko litzaizukeela, baina momentu horietan edozer gauza egiteko gai izaten zara.

No hay comentarios: