2007/03/13

Genero biolentzia


Egilea: Nahikari Arias

Genero biolentzia gizonak emakuarengan duen diskriminazioari deitzen zaio, baina alderantziz ere izan daiteke eta geroz eta gehiago...baina kasua gehiago emakumeengan ematen da.
Batzuetan, gizonak emakumea jotzen dut ezergatik eta emakumea beldurtzen hasten da azkenean ezer esan gabe gelditzen.
Horren arrazoi bat da gizon batzuk pentsatzen dutelako emakumeak bakarrik etxean egoteko edo umeak zaintzeko daudela eta ez diete uzten beraien bizitza bizitzen. Hori urte batzuk atzera bagoaz, esan daiteke normala zela baina gizartea aldatu egin da eta uste dut hobera izan dela.
Biolentzia hau hainbat modutakoa izan daiteke: psikologikoki, fisikoki, sexualki edo ekonomikoki, normalean kasu guztiak agertzen direlarik. Egoera hau jasan behar dituzten pertsonak ondorio hauek izaten dituzte: nahasketa pertsonala, beldurra, autoestima eza, dependentzia, gaitasun kognitiboa eta emozioaren distortzioa.
Gero beste arrazoi oso garrantzitsu bat genero biolentzian gizonaren eta emakumearen boterearen arteko desberdintasuna da. Kulturan ekonomian eta politikan askoz garatuago dago gizona mundu honetan.
Batzuk esaten dute norbaitek arazoak baditu familian arazoa ere egongo dela eta hortik datorrela.Umilazioak, erailketak, gutxiespenak, inposaketak, irainak, bigarren mailako pertsonak, desberdintasunak, bortxaketak, kontrola...emakumeak ez daude eraso sexista gehiago onartzeko prest.Mundu osoan, hegoaldetik iparraldera, eta ekialdetik mendebaldera, milaka emakumek baita gizonek ere ezetz esaten diete eraso sexistei egun honetan. Baina horrekin ez da ezer egiten gero esana ez bada betetzen...normalki norbait beste pertsona bat jotzen duenean ez dio jende guztiari esango eta joa izan dena ezta ere beldurrez dagoelarik.
Honekin esan nahi dut norbaitek arazoak baditu azar denunziatzera joatea beldurrez agon arren gero haiek lagunduko dizutelako. Orduan, EZ GENERO BIOLENTZIARI!!

No hay comentarios: