Laburpena:
Heziketa Fisikoko ikasleek ez zuten ia ezer egin behar, ondo pasatzea soilik. Horren barruan, jakina, ligatzea zegoen. Eraikin hartan bi karrera baino ez zeuden: Heziketa Fisikokoa eta Farmaziakoa. Heziketa Fisikoan gehien-gehienak gorputz ederreko mutilak ziren eta Farmazian neskak, beraz aparteko lekua zen ligatzeko. Ligatzeko leku desberdinak zeuden, baina onena, ostegun gauetakoa zen. Heziketa Fisikoko ikasleak, ostegun gaueko jaun eta jabe ziren, nahi zituzten neska guztiak zituzten eta izugarrizko parrandak egiten zituzten.
Baina gauzak aldatu egin ziren tunoen etorrerarekin. Pertsonai bitxi hauek kaleetan abesten zuten eta bere ahotsek nesken atentzioa deitu zuten. Hezkuntza Fisikokoek hori ikusita hauek astindu zituzten, baina neskak tunoen alde jarri ziren. Hezkuntza Fisikoko ikasleek indarra ezertarako ez zuela balio ikusita, tunoen kontrako komando bat sortu zuten: Tuna-fish komandoa. Bertan plan on bat pentsatu zuten. Plana tunoen artean sator bat sartzea zen. Satorra Joxemari deitzen zen eta eskrupulorik gabeko pertsona zen. Honek, tunoak handik joatea lortu zuen, hauek maldizio bat zutela pentsaraziz. Gauzak leheneko egoerara itzuli ziren, baina ez guztiz. Neskak orain ez zuten gorputz lirainak soilik bilatzen eta EKI-ko karrera aldatu egin zen.
Iritzia:
Irakurtzeko interesgarria da, baina zati batzuk luzeak egiten dira. Historia hasieran nahiko sinesgarria da, baina gero satorra egiten duena ez da guztiz sinesgarria. Hasiera oso ondo dago historian ongi kokatzen zaituelako eta amaiera ez da pentsatzen den bezala.

No hay comentarios:
Publicar un comentario