LABURKETATXOA:
Irakurgai labur honek ikasle batzuei buruz hitzegiten du. Alde batetik, Hezkuntza Fisikoa ikasten zuten ikasleei buruz eta bestetik Farmaziako ikasketak egiten zituztenei buruz. Lehenengo hauek, gehienak mutilak, gorputz giartsuak zituzten eta bigarrenak, gehienak neskak, oso neska finak ziren ondo jantziak eta beti orraztuak.
Hezkuntza fisikoko ikasleak ez zuten ezer egiten baina mutil eta neskak liburutegian egoten ziren beti, batzuk ikasi nahien eta besteak neskei begirik kendu gabe, zerbait lortu nahian. Liburutegia ez zen elkartzeko leku bakarra, tabernan ere elkartzen ziren nohizean behin. Mutilak ostegun gaueko erregeak ziren eta neska guztiak beraiengana joaten ziren Tuna izeneko musika talde bat iritsi harte. Hauek iritsitakoan neskak bereganatu zituzten eta hori ikusita H.F.ko mutilak beste horiek jo zituzten. Nesken erantzuna ez zen beraiek pentsatutakoa bezalakoa izan, eta orduan, Tuna-Fish Komandoa sortu zuten. Komando honekin Tuna taldeko hainbat partaide hil zituzten Joxemari izeneko infiltratu baten laguntzaz. Jada, hiru hil zirenean beste partaideak alde egin zuten hiri hartatik beldurrak jota; ordutik haurrera mutil giartsuak osteguneko jaien errege izan ziren. Baina, gauzak aldatu egin ziren eta selektibitateko nota eta zirela,Hezkuntza Fisikoa ikasten zuten mutilak ez ziren horren ikuskarriak.
NIRE IRITZIA:
Nahiko luzea izan da, baina ez dago gaizki
Irakurterraza izan da
Ulerterraza ere izan da
Originala da, zergaitik ez duzu pentsatzen horrela bukatuko denik
Ez nator bat pertsonaien jarrerarekin
Lehenengo pertsonaiak deskribatzen ditu, gero textua garatzen du eta azkenik bukaera ematen du galdera batekin: Nori dio ardura horrek denak?
2007/03/15
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario