2007/03/13

POBREZIA


Egilea: Alazne del Barrio

Pertsona askok esaten dute gure Mundua 2 zatitan banatuta dagoela: Iparraldea, hau da, Ipar-Amerika, Europa, Asia iparraldea... eta Hegoaldea, hau da, Hego-Amerika, Afrika, Asia hegoaldea...
Munduko gizartean fijatzen bagara beste 2 zatitan banatuta dagoela ikus dezakegu, aberatsak eta pobreak. Iparraldekoak, gu, aberatsak gara eta hegoaldekoak pobreak dira.
Norbait esan dezake gu ez garela aberatsak, aberatsak etxe handietan eta diru askorekin bizi direla eta markako arropekin janzten direla, baina Afrikakoekin edota Hego-Amerikakoekin konparatzen bagara oso aberatsak gara.
Gu etxe erosoetan bizi gara gure aita eta amekin eta anai edo arrebekin, familia handi bat daukagu, eskola bat ikasteko, lagun asko, janaria, dirua, ez zaigu ezerrez falta. Baina Hegoaldekoak kalean bizi dira, bakarrik, familia eta lagunik gabe, ez daukate eskolarik ikasteko eta oso txikitatik lanera joaten dira, ezta ez daukate ia dirurik arropa eta janaria erosteko beren lanetan oso gutxi ordaintzen dietelako.
Arrazoi hauengatik esan dezakegu aberatsak garela eta ez bakarrik gauza materialekin, guk laguntasuna, maitasuna... daukagu eta oso pozik egoten gara, baina beraiek ez daukate inork laguntzeko ezta maitasunik emateko eta egun osoan triste egoten dira.
Jende askoei ez zaie batere inporta pertsona hauek, pobreak, eta beren arazoiei ez diete kasurik egiten zeren eta beraiek ere diru falta dutela esaten dute, baina hegoaldekoak nola bizi diren ikusiko balute konturatuko ziren zein ondo bizi diren ez zaielako ezerrez falta. Baina beste pertsona batzuek badakite nola bizi diren pobreak eta ez dute ezer egiten hori ekiditzeko.
Gure Mundua oso gaizki banatuta dago, batzuk soberan dute, besteak normal bizi dira eta beste batzuk gauza asko faltan dute.
Mundu guztia jakin beharko luke nola dagoen gure Mundua banatuta eta denon artean zerbait egin beharko genuke horrela hegoaldekoek hobeto bizi egingo ziren, arazorik gabe.
Badaude pertsona batzuk pobreei laguntzen dietenak. Talde batzuk dira ONG deitzen direnak eta dirua, arropak eta janaria biltzen dute Afrika edo Hego- Amerikara eramateko. Beste pertsona batzuk ere daude pobreei laguntzen dietenak, misiolariak. Pertsona hauek pobreen herrialdeetara joaten dira laguntzeko. Batzuk irakasleak izaten dira eta bertan eskola txiki baten antzeko eraikin bat eratzen dute bertako umeei klaseak emateko, baina ez bakarrik umeei, bertako pertsona helduei ere klasea ematen diete. Baita ere medikuak joaten dira gaixotasun asko daudelako eta jende asko hiltzen delako bertan zeren eta lurralde horietan ez daude medikurik. Bertara ere langileak joaten dira bertakoei etxeak eraikitzeko eroso bizi daitzen.
Misiolariak pertsona hauengan gehien okupatzen direnak dira eta beraiengandik gauza asko egiten dituzte.
Munduan ONG asko daude pobreziarengan okupatzen direnak eta beraiengandik bertako arazo asko ebazten dira.
Nire ustez, Munduko jende guztia zerbait egin beharko genuke pobrezia desagertu dadin eta gure gizartean desberditasunak egon ez daitezen. Horrela gure Munduko arazo asko ebatziko ziren eta pertsona hobeto bizi egingo ginen.

No hay comentarios: