2007/03/15

"Ni usted ni yo somos los que estamos en juego, sino el alma vasca"


Laburpena
Euskara eta folkloreari buruzko irakurgaia da hau. Bertan hainbat iritzi agertzen dira testu desberdinetan banatuta, eta laburbilduz, esan nahi dutena da abestiak euskaraz abestea euskaldunak izan edo ez, hau da, erdarazko kantaren bat euskarara moldatuz. Folklorearen arloan, uste dute euskara ez dela folklorearekin 'jolasteko' gaia eta irakurgaiaren azken zatian Lurdes Iriondo eta Benito Lertxundiri egindako elkarrizketa ageri da. Elkarrizketan, beste gauza batzuen artean, beraien abestiei buruz hitz egiten da.

Iritzi pertsonala
Irakurgaia gustokoa gertatu zait, interesgarria; irakurterraza eta ulerterrazaren kontuan zailtasuna bereizi dut.
Originaltasun puntutik, uste dut ez dela oraingo gaia; pertsonaien jarrerarekin, kasu honetan iritzia edo artikulua idatzi duten pertsonekin, bat nator arrazoi gehienetan, uste dudalako euskarazko abestiak egon daitezkela euskarazko jatorritik abiatuta edo beste hizkuntzetako abestien letrak moldatuz. Eta egiturari begiratuz gero, ikusi daiteke irakurgaia zenbait ataletan zatituta dagoela.

No hay comentarios: