Laburpena:
Gizon batek ohitura batzuk zituen eta ohitura horiek jarraitzen zituen egunero, batzuetan nahita eta beste batzuetan beti berdina gertatzen zelako. Adibidez, iratzargailuak jotzean egunero iratzargailua apurtzeko gogoa sentitzen zuen, etxetik ateratzerakoan eta bere liburu dendan sartzen zen bakoitzean bazekien National Geographic aldizkaria buru gainean eroriko zitzaiola eta beti loteria zenbaki bera berdina erosten zuen. Baina, egun batean, jaikitzerakoan, ez zuen berdin pentsatzen, ohiturak aldatu egin ziren, jada, ez zen beti berdina gertatzen, loteria tokatu zitzaion eta bere bizilagnari beste txakur oparitu zion, beste leloa zelako.
Iritzi pertsonala:
Testua ez zait gehiegi gustatu, gaiagatik. Erraza da irakurtzen eta baita ulertzen ere. Horrelako gaia duen testurik ez dut irakurri, beraz, orijinala bada. Pertsonaia gizon arraro bat iruditu zait, detaile guztietaz jabetzen delako, adibidez, bizilagunaren txakurrak ostegunetan zauria duela eta ostiraletan zauria sendatua duelaz jabetzen da. Egitura ondo dagoela iruditu zait, lehendabizi lehengo ohiturak kontatzen ditu eta ondoren, nola hurrengo egunean jaikitzen dan eta desberdin sentitzen dela.
2007/03/15
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario