2007/03/12

Homosexualen egoera

Gaur egungo gizartean gauza gehiegi ikusten dira begi txarrez eta ondorioz ez dira onartzen askotan. Adibide on bat da homosexualen eta lesbianen arteko ezkontza, duela urte batera arte ez delako onartua izan, politikoki zeren eta oraindik ere ez da onartua izan elizaren aldetik. Lehen esan bezala, Espainiako gobernuak ezkontza horiek onartu zituen duela urte bat gutxi gora-behera. Esan beharra dago, hori ez zitekeela onartuko homosexualak kexatuko ez balira.
Niri galdera batzuk sortzen zaizkit, adibidez, Zergatik ez dira onartu homosexualen arteko ezkontzak 2005.urtera arte? edo, zergatik ez ditu elizak oraindik onartu?.

Gizartearekiko esan behar dut, aurrerakuntza bat sumatzen dela duela azken 30 urteetatik gaur egunera arte, adibidez, lehen gazteek askatasun gutxiago zuten, kalera irteterakoan beren gurasoekin atera ohi ziren eta gaur egun bakoitza aste bukaera guztietan ateratzen da bere lagun koadrilarekin . Nahiz eta aurrerakuntza horiek gertatu diren, nire ustez, oraindik ere gauza asko aurreratu beharko lirateke.

Homosexualen gaira itzuliz, zergatik ikusten dituzte batzuek begi txarrez eskua emanda kaleetan zehar joaten direnean edo musukatzen direnean, edozein bikote bezala ikusi beharko liratekeenean? Eta zergatik esaten dute, mutil bati pop estiloko musika gustatzen zaionean eta abestea gustatzen zaionean homosexuala dela? Bekatua al da homosexuala izatea? Batzuetan hori pentsa genezake, telebistan adibidez guraso asko ateratzen direlako bere semeez lotsatzen direla esanez homosexualak direlako, hori ez da arrazoia seme bat baztertzeko, gainera, bere semeak gaizki sentiarazten dituzte, beraiek ez baitute homosexuala izatearen errua.

Mespretxu horiek akabatu behar dira, beraiek asko sufritzen baitute horrelako kasuak agertzen zaizkienean, ez baitira sentimendurik ez duten panpinak.
Homosexuales egoera

1 comentario:

Xabier Aranburu dijo...

Jaione hau guztia froga hutsa da. Ikasten ari naiz Jon Carbajoren aldamenean. Agur benhur,