2007/03/15

Defuntu bat betikoz da

Laburpena
Molly deituriko emakume bati buruzko irakurgai da hau. Bere senarra izan zenaren heriotzak ez zion batere hunkitu, baina arratsalde batean Leopold(senarra)-en gurasoek egin zioten bisita iritsiz aldatzea ekarri zion. Diamante erraldoi batek koroatutako eraztun bat oparitu zioten, bere senarraren oroigarri bat berarekin eraman zezan. Bere aitaginarreba eta amaginarreba etxetik alde egin zuten bezain pronto eraztuna kentzea erabaki zuen,baina alferrik!Arratsalde hartan, bere mutilagunarekin(lan egiten zuen artegaleriaren jabea)afaltzekotan gelditu zen. Jatetxeko mahai batean eserita zeudela, gertatutako guztia Stepheni kontatu zion. Honek ezin zuen ulertu gertatutakoa, eta bat-batean, eraztuna inoiz baino gehiago egin zuen dir-dir eta kolore gorria islatzen zen diamantean. Jatetxean zegoela, erraiak nahastu eta segituan konortea galdu zuen. Bere senera itzuli zenean, etxeko ohean zegoen eta Stephenek mesanotxean utzitako oharra irakurri zuen. Bertan Molliry gertatutako guztia azaltzen zen. Mollyk, jada, ez zuen Stepheni deitzeko gogorik eta egun batzuk geroago, Leopoldek sortutako mundu birtualean sartu zen. Bere senarrak arrazoia zuen esandakoarekin(giza harreman guztiak agertzen ziren mundu birtual horretan)gertakizun guztiak bertan ikus zitezkeelako. Molly amorruaren-amorruz, eraztunaren zati apurrak komunetik bota zituen. Jarraian telefonoak jo zuen, korrika bizian joan zen hura hartzera Stephen zelakoan, eta bere harridurarako, Leopold zen telefonoaren beste aldean zegoena; hartaz libratzeko heriotzarekin aski ez zela esanez.

Iritzi pertsonala
Gustokoa gertatu zait, misteriotsua; irakurterraza eta ulerterraza izan zait.
Irakurgaia originala irudi zait oso, baina ez nator bat pertsonaiaren jarrerarekin. Bestalde, egiturari dagokionez, ondo garatuta dago baina nik ez nuke horrela garatuko.

No hay comentarios: